undefined

Lagunartekoa Alavesen aurka Lezaman

Lagunartekoa Alavesen aurka Lezaman

Asteazken honetan jarraitu ahal izango da, 11:00etatik aurrera, Athletic Clubeko Youtubeko kanal ofizialean.

Athletic Club eta Deportivo Alaves asteazken honetan Lezaman neurtuko dira 11:00etan. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Clubeko Youtubeko kanal ofizialean.

Gaizka Garitanorentzat bigarren proba izango da Las Gaunasen, eta Pablo Machin entrenatzaileak zuzentzen duen talde arabarrak hirugarren neurketa jokatuko du. Aurretik, SD Huescaren aurka galdu zuten Mendizorrotzan (1-2) eta Osasunaren aurka Taxonarren (2-1).

Entrenatzaile zuri-gorriak ez du deialdirik eskaini astearte honetan eta gazteen eboluzioa egiaztatzeko aukera izango du. Jokin Ezkietak, Unai Simon kanpoan dela, minutuak izango ditu atean.