undefined

Lucia Garcia eta Moraza, Espainiako selekzioaren deialdian

Lucia Garcia eta Moraza, Espainiako selekzioaren deialdian

Jorge Vildak aurrelari eta atzelari zurigorriak deitu ditu Moldaviaren aurka irailaren 19an jokatuko den Eurokoparako sailkatze partidarako

Jorge Vildak, Espainiako emakumezkoen selekzioaren entrenatzaileak, Lucia Garcia eta Ainhoa Moraza Athleticeko jokalariak deitu ditu. Aurrelaria eta defentsa, beraz, 23 jokalariko zerrendan sartu dira 2022ko Ingalaterrako Eurokoparako sailkatze partidarako. Nazioarteko partida Moldaviaren aurka izango da eta irailaren 19an, larunbatean, 19:00etan jokatuko da, Chisinauko Zimbru estadioan.

Jokalariak Madrilen elkartuko dira irailaren 11n (ostirala), 13:00etan, eta irailaren 17an (osteguna) Moldaviara joango dira. Itzulera irailaren 20an, igandea, izango da.