undefined

Ongi etorri Athletic Clubera!

Ongi etorri Athletic Clubera!

Beheko kategorietara sartu berriek hitzaldi informatiboa jaso zuten, baita San Mames barrutik bisitatu ere

Athletic Clubek ahalik eta ondoen hartu nahi ditu Clubeko beheko mailetara iritsi berri diren Lezamako jokalariak, eta horregatik, osasun-neurriak errespetatuz, ongietorri ekitaldia antolatu zuen San Mamesen txikientzat eta haien familientzat. Topaketa honen helburua Club berezi honen idiosinkrasiaren eta kide guztiek integratu behar dituzten balioen berri ematea da.

Pilaketarik ez sortzeko, jokalariak eta senideak hiru taldetan banatuta (2007ra arteko jokalariak, 2010era artekoak eta emakumeen atala) agertu ziren San Mamesen,  agintariek eskatutako distantziak betez betiere. Katedraleko prentsa-aretoan ongi-etorria emateko hitzaldi bat jaso zuten Kirol Zuzendaritzaren eta arreta integraleko sailaren eskutik. Hitzaldi horretan, egungo egoeratik eratorritako zenbait gogoeta logistiko eta araudi azaldu zitzaizkien. Ondoren, tour txiki bat egin zitzaien futbol zelaitik zehar, eta San Mames barrutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Ongi etorri!