Fundazioak ISO 9001 lortu du
Fundazioa

Fundazioak ISO 9001 lortu du

Eginiko auditoretzak ziurtatzen du Athletic Club Fundazioaren Kudeaketa Sistemak nazioarteko arauaren kalitate-eskakizun guztiak betetzen dituela

Fundazioak ISO 9001 lortu du
Fundazioak ISO 9001 lortu du
2020ko ira. 7a

Athletic Club Fundazioak duela gutxi ISO 9001 ziurtagiria lortu du, zeinak Fundazioaren Kudeaketa Sistemaren kalitatea egiaztatzen baitu. Nazioarteko arau horrekin, Fundazioak ziurtatzen du beharrezko elementuak dituela bere lana finkaturiko kalitate estandarren arabera garatzeko. Zehazki, ziurtagiriak egiaztatzen du ikuskaturiko Kudeaketa Sistema gizarte-, ingurumen-, kirol- eta kultura-izaerako proiektuen eta jardueren diseinuari eta kudeaketari aplikatzen zaiola, baita horien hedapenari, promozioari, sustapenari eta horiek gauzatzeko hirugarren erakundeekiko koordinazioari ere.

Horrela, Fundazioak bere zerbitzu-bokazioa berresten du, ordezkatzen duen erakundearen balioekin bat eginez. Etorkizunean kalitateko beste ziurtagiri batzuk lortzea aurreikusten duen ibilbidearen parte da lorpen hori.