undefined

San Mames piztu egin zen Fibrosi Kistikoaren Egunean

San Mames piztu egin zen Fibrosi Kistikoaren Egunean

Athletic Clubek gaixotasun hau jasaten duten pertsonen egoera ezagutzera eman nahi du

Athletic Clubek Fibrosi Kistikoaren Egunean parte hartu nahi izan zuen San Mames argiztatuz gaitz kroniko honen kontzientziazio eta informazio jardunaldi batean. Duela 7 urte, Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Elkarteak irailaren 8a gaixotasun horren inguruko hausnarketarako egun gisa kokatu zuen egutegian.

Gaitz honek arnas sistemari eta digestio-sistemari eragiten die, batez ere biriketan, gibelean edo pankrean. Ikertzaileek azken urteotan medikuntzan aurrerapen handiak egin dituzten arren, patologiak sendatu gabe jarraitzen du, gaixoaren osasuna baldintzatzen du eta bizi-itxaropena mugatzen du.