undefined

Bilbao Athleticek hasiera emango die lagunartekoei Santurtziren aurka

Bilbao Athleticek hasiera emango die lagunartekoei Santurtziren aurka

Filialak zortzi partida jokatuko ditu denboraldi-aurrean

Bilbao Athleticek denboraldi-aurreko lagunartekoak hasiko ditu gaur Lezaman. Kirol zuzendaritzak zortzi neurketa antolatu ditu hilabeteko epean, eta lehenengoa ateak itxita jokatuko da gaur Santurtziren aurka (18.00).

Asteazkenean, hilaren 16an (19:30ean), Gernikaren bisita jasoko du, Hirugarren Mailakoa ere, eta larunbatean, El Plantion, Burgosen aurka (18:00etan) jokatuko du. Hurrengo astean ere bi hitzordu izango ditu, bata Sardineron, Racingen aurka (asteazkena 23, 18:00etan) eta bestea larunbatean, hilaren 26an, Hurtado de Saratxon, Soduperen aurka (17:00etan).

Iraileko azken asterako, Joseba Etxeberriaren jokalariek Bigarren B Mailara igo den Portugalete izango dute aurkari La Floridan (asteazkena 30). Larunbatean, urriaren 3an, 11:30ean, Haro hartuko dute Lezaman, eta zazpi egun geroago prestakuntza amaitutzat emango dute El Mareon, Sporting B taldearen aurka, oraindik finkatzeke dagoen ordutegiarekin.