undefined

“Txarto ibili garen hamar minutuetan alde egin digu partidak”

“Txarto ibili garen hamar minutuetan alde egin digu partidak”

Gaizka Garitanok Athleticek liga estreinaldian Granadaren aurka galdu izana deitoratu du: “Orokorrean hobeak izan gara, baina bigarren zatiko gure hasiera kaskarrak partida erabaki du”

“Oso garrantzitsua da arreta 90 minutuetan mantentzea. Hobeak izan gara orokorrean, baina bigarren zatiaren hasieran txarto ibili garen hamar minutuetan alde egin digu partidak”. Horrela laburbildu du Gaizka Garitanok Athletic Clubek Granadaren aurka 2020-21eko Ligako lehen jardunaldian Los Carmenesen 2 eta 0 galdutako partida.

Entrenatzaile zuri-gorriak lehoien baloiaren nagusitasuna azpimarratu du gaurkoan, baina “nahi izan dugun guztia errematatu ezin izana” deitoratu du: “Kontrako zelaian jokatu dugu ia partida osoan, baina golik egiten ez baduzu, ez du balio. Eurek ez dute huts egin. Maila orokorra ona izan da. Gazte asko dago taldean eta horien aldeko apustua egin behar dugu “.