undefined

CD Basconiaren lagunartekoen egutegia

CD Basconiaren lagunartekoen egutegia

Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak denboraldi-aurreko sei partida jokatuko ditu urriaren 17an txapelketa hasi aurretik

CD Basconiak datorren asteazkenean ekingo die denboraldi-aurreko lagunartekoei, urriaren 17an abiatzea espero den txapelketaren hasierarako prest jartzeko.

Kirol zuzendaritzak sei partida aurreikusi ditu hilabete batean Patxi Salinasen taldearentzat, 3. mailako lau aurkarirekin (SD Balmaseda, Aurrera Ondarroa, SD Oyonesa eta Racing Santander B) eta 2. B mailako birekin (Laredo eta CD Tudelano). Lehen partida CD Basconia eta SD Balmaseda taldeek jokatuko dute Lezaman, ateak itxita (asteazkena, irailak 16, 19: 30ean).

 CD Basconia 2020-21eko denboraldi-aurrea

  • CD Basconia – SD Balmaseda (Lezama, asteazk. 16, 19:30)
  • CD Basconia – Laredo (Artunduaga, lar. 19, 11:30)
  • Aurrera Ondarroa – CD Basconia (Ondarroa, asteazk. 23, 19:00)
  • CD Tudelano – CD Basconia (Tutera, lar. 26)
  • SD Oyonesa – CD Basconia (Oion, lar. urriak 3)
  • CD Basconia – Racing de Santander B (Artunduaga, lar. urriak 10)