undefined

Jon Morcillo, denboraldiko lehen debuta

Jon Morcillo, denboraldiko lehen debuta

Amorebietako jokalariak 90 minutuak jokatu zituen Los Carmenes zelaian, Athletic Clubekin jokatutako lehen partida ofizialean

Jon Morcillo, 21 urteko zornotzarra, denboraldi honetan Athleticekin partida ofizialean debuta egin duen lehen jokalarian bihurtu zen atzo. Lehen taldeko kamiseta zuri-gorriarekin debuta egin duen 623. lehoia da, eta seigarrena Gaizka Garitanoren aginduetara, Kenan Kodro, Oihan Sancet, Gaizka Larrazabal, Jokin Ezkieta eta Unai Vencedorren ostean.

Morcillok hasierako hamaikakoa egin zuen debuta Granadaren aurka, 2020-21eko Ligako lehen jardunaldian, eta 90 minutuak jokatu zituen lehoien ezker hegalean. Garitanoren ohiko jokalarietako bat izan da denboraldi-aurrean, lau lagunartekoetatik hirutan parte hartuz eta bi gol sartuz, bat Alavesen aurka eta bestea Eibarren aurka.

Zornotzarra 2016-17 denboraldian iritsi zen talde zuri-gorrira, Durangoko Culturaletik. Aurreko denboraldian, Morcillok Bilbao Athleticek jokatu zituen 29 partidetan izan zen, hamar gol sartuz. Lehen taldearekin kontratua sinatzeko balio izan dio ordutik egindako lanak.