undefined

Aste berria Lezaman

Aste berria Lezaman

Gaizka Garitanoren taldeak Sevillaren aurkako bi lagunartekoetan pentsatzen hasi du astea Lezaman

Athletic Clubek aste berri bat hasi du Lezaman. Gizonezkoen lehen taldeak, asteburu honetan Ligako partidaren faltan, bi aste izango ditu Ipuruan SD Eibar taldearen aurkako 3. jardunaldiko neurketa prestatzeko. Hala ere, Gaizka Garitanoren taldeak Sevilla FC taldearen aurka bi lagunarteko partidatan neurtuko ditu indarrak ostiral honetan, Pinatar Arenan (Murtzia).

Gaurko lan saioan, taldeak indarrezko ariketak eta baloia protagonista nagusia izan den ekintzak tartekatu ditu: baloi-jabetza hobetzeko ariketak, aurrez-aurreko ariketak eta partidatxoak.