undefined

Bazkideak Estatutuen Erreforman hartu du hitza

Bazkideak Estatutuen Erreforman hartu du hitza

Hogeita hamar bat bazkidek proiektuaren inguruko eztabaidan parte hartu dute San Mamesen, Partaidetza Mahaien bitartez

Estatutuak Erreformatzeko Batzordeak bi orduz baino gehiagoz izan du lehen bilera San Mameseko Ipar Eraztunean, hogeita hamar bat bazkiderekin. Lehen hartu-eman emankorra izan da, hobekuntza-planteamenduei buruzko iritziak trukatu dira, bai eta proiektuaz arduratzen den bazkideen organoak kontuan hartu dituen zenbait proposamen ere.

Mahaiaren gainean hainbat gai egon dira: bazkideen sarrera-kuotak, erreferendumen formak, kontsulta edo lotesle ereduak, batzarraren osaera eta konpromisarioekiko modeloa, sufragio unibertsala egiteko aukera, bilera telematikoak egiteko aukera, Klubaren Egunak bazkide-txartelean sartu izana…

Batzordea ideiak biltzeko prozesuan dago, eta datorren ostegunean San Mamesen bilduko da. Bazkideen parte-hartzean eragitea du helburu, eta proiektu hori zabalik egongo da jende guztiarentzat, Estatutu Erreforma aurkeztu arte.