Raul Garcia: "Baikor pentsatu behar dugu" | Athletic Club
Lehen taldea

Raul Garcia: “Baikor pentsatu behar dugu”

Jokalari nafarrak baikortasun mezua zabaldu du Liga hasierako porrotaren ostean: “talde sendoa gara eta aurrera egingo dugu”

Raul Garcia: “Baikor pentsatu behar dugu”
Raul Garcia: “Baikor pentsatu behar dugu”
2020ko ira. 15a

Raul Garciak prentsaurrekoa eskeini du Lezaman, Athletic Clubeko lehen taldearen eguneroko entrenamendua amaitu eta berehala. Aurrelariak 5 urte bete ditu duela gutxi taldera iritsi zenetik, eta itxaropentsu agertu da denboraldi berriarekin, Granadako liga estreinaldian estropezu egin arren. “Hasten dugun urte bakoitzean ilusioz beteta gaude, eta barrutik ikusten dudana da taldeak ahalik eta gehien lan egiten duela eta aldagela oso indartsu dagoela, eta hori oso garrantzitsua da futbolean, azpimarratu du Raulek. Taldeak badaki urte polita izango dela, garrantzitsuak diren gauzengatik eta ligan paper ona egiteagatik lan egin behar dugu. Hortik aurrera, zaleak ilusioz bete behar ditugu, baina talde honek berak lortu zuen Kopako finalera iristea”.

Granadako porrotari dagokionez, zurigorri erasotzaileak honela baloratu du partida: “Argi daukat, batez ere lehen zatian, taldea ondo aritu zela zelaian. Baina izan genituen aukeretan golarekin ez asmatzeko erantzukizuna gure gain hartu genuen, eta nik lehenengoa. Bere goletan izan genituen akats horiek zuzentzen jakinda, ez genuen galduko, eta horregatik lan egin behar dugu horretan. Jakin behar dugu beti oso talde sendoa izan garela eta positiboan pentsatu behar dugula. Gauza garrantzitsuengatik borrokatu dezakegula uste dut. Europan egon nahi izan dugu beti, helburu polita eta erreala delako, baina badakigu zaila dela, gainerako taldeen mailagatik. Baina %100ean bagaude, helburu horietatik gertu egongo gara. Orain elkarrekin lan egin behar dugu aste honetan lehiaketarik gabe, eta partidara ahalik eta hoberen iritsi Eibarren“.

Bere egoera pertsonari buruz ere hitz egin du, kontratua amaitzen duen denboraldian: “Ez nau kezkatzen kontratua berritzeak, gauzak ondo egin nahi ditut eta neure buruari, nik beste inork baino gehiago eskatzen diot. Jakina, hemen jarraitu nahi dut eta ondo sentitzen naiz horretarako, baina garrantzitsuena taldeak ondo lan egitea da. Ahalik eta lan gehien egiten dut, partida guztietan ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Bakarrik etorriko da etorri behar dena. Ni saiatzen naiz % 100ean profesionala izaten eta inork ez diezadala ezer aurpegiratu lan-arloan. 5 urte bete berri ditut hemen eta, egia esan, harro nago egiten ari naizenarekin”.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
Silleroren lagapena CD Numancia taldera
Silleroren lagapena CD Numancia taldera
2020ko ira. 21a

Silleroren lagapena CD Numancia taldera

Lehen taldea

Atzelariak 2023ko ekainaren 30era arte berritu du bere kontratua eta Soriako taldean utzita jokatuko du denboraldi honetan

Ikusi gehiago
Athleticen Europako Kopako lehen neurketa
Athleticen Europako Kopako lehen neurketa
2020ko ira. 20a

Athleticen Europako Kopako lehen neurketa

Lehen taldea

Gaurko egunean, 1956an, Athletic Clubek bere lehen Europako Kopako partida jokatu zuen Oportoren aurka Das Antas estadioan

Ikusi gehiago
SD Eibar-en aurkako ordutegia
SD Eibar-en aurkako ordutegia
2020ko ira. 19a

SD Eibar-en aurkako ordutegia

Lehen taldea

Ligak baieztatu duenez, talde armaginaren aurkako norgehiagoka irairalen 25ean, ostiralean, izango da, 21:00etan, Ipuruan

Ikusi gehiago
Villalibrek garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka
Villalibrek garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka
2020ko ira. 18a

Villalibrek garaipena eman dio Athletici Sevillaren aurka

Lehen taldea

Garaipena Pinatar Arenako bigarren lagunartekoan, Athletic asko hazi baitzen atsedenaldiaren ostean

Ikusi gehiago
Porrota Sevillaren aurka partida berdindu batean
Porrota Sevillaren aurka partida berdindu batean
2020ko ira. 18a

Porrota Sevillaren aurka partida berdindu batean

Lehen taldea

Lehoiek 2-1 galdu dute, Muniainen gola, 80 minutuko lehen lagunartekoan, eta zuri-gorriek aukera argiak izan dituzte hasieran

Ikusi gehiago
Zuzenean: Sevilla FC – Athletic Club
Zuzenean: Sevilla FC – Athletic Club
2020ko ira. 18a

Zuzenean: Sevilla FC – Athletic Club

Lehen taldea

Jarraitu gure Youtubeko kanalean (17:30ean) Athletic Club eta Sevilla FC-ren arteko lagunartekoak

Ikusi gehiago
Deialdia Sevillaren aurkako lagunarteko bikoitzerako
Deialdia Sevillaren aurkako lagunarteko bikoitzerako
2020ko ira. 17a

Deialdia Sevillaren aurkako lagunarteko bikoitzerako

Lehen taldea

Gaizka Garitanok Sevillaren aurka jokatuko dituzten bi lagunarteko partidetarako 28 jokalari deitu ditu

Ikusi gehiago
El Sardinero, Sanchez-Pizjuan eta Las Gaunas, aukerak ‘etxeko’ partidetarako
El Sardinero, Sanchez-Pizjuan eta Las Gaunas, aukerak ‘etxeko’ partidetarako
2020ko ira. 17a

El Sardinero, Sanchez-Pizjuan eta Las Gaunas, aukerak ‘etxeko’ partidetarako

Lehen taldea

Athleticek aukera horiek aurkeztu dizkio Ligari, pandemiagatik beharrezkoa izanez gero

Ikusi gehiago
Sevilla FCren aurkako lagunartekoen emankizuna
Sevilla FCren aurkako lagunartekoen emankizuna
2020ko ira. 17a

Sevilla FCren aurkako lagunartekoen emankizuna

Lehen taldea

Athletic Clubeko zaleek streaming bidez jarraitu ahal izango dituzte ostiral honetako bi partidak, Youtubeko kanalean

Ikusi gehiago
Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
2020ko ira. 15a

Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jokalari nafarrak hedabideen galderei erantzungo die Lezamako prentsa aretotik

Ikusi gehiago