Garaipena lehen lagunartekoan
Emakumezkoena

Garaipena lehen lagunartekoan

Zuri-gorriek ez zuten martxotik jokatzen, eta 0-2 irabazi diote gaur Alavesi, harrobiko jokalarien parte-hartze handiarekin

Garaipena lehen lagunartekoan
Garaipena lehen lagunartekoan
2020ko ira. 16a

Athletic Clubek 0-2 irabazi du bere denboraldi-aurreko lehen partida, Alavesen aurka, Basarten. Hauxe izan da hasierako hamaikakoa: Andrea de la Nava, Oihane, Naroa Uriarte, V.Gimbert, Marta Perea, Istillart, Valdezate, Eunate, Jone Ibáñez, Erika Vázquez eta Paula Arana.

Lehoiak ez dira eroso ibili hasierako minutuetan. Talde babazorroak goian estutu du eta baloiarekin irtetea kosta zaie Villacamparen neskei. 8. minutuan iritsi da lehoien lehena: Eunatek jokaldi bikaina egin du ezker hegaletik eta erdiraketa bere ate barrua bidali du Alavesen atzelariak. Berdinketaren bila joan da orduan talde gasteiztarrak eta bi jokaldi on izan ditu: Ane Mirenen bat eta Oihanek gol-marratik atera behar izan duen beste bat.

Harrobiaren ekarpena

Bigarren zatian Andere Leguina, Sierra, Nevado eta Monente sartu dira hasieratik.  62.ean gainera  Ane Elexpuru, Bibiane Schulze, Mariana Cerro, Alejandra Estefanía eta María Díaz ere sartu dira. Hala, zerrendan zeuden harrobiko 8 jokalariek jokatu dute gaurkoan. Hain zuzen ere, Mariana Cerrok eman dio goleko pasea Nevadori bigarren sartu dezan. Marta Pereak pase ona eman dio ere minutu batzuk geroago Paula Aranari, baina honek ez du gutxigatik sartu.  que a punto estuvo de  marcar.

Partida moteltzen joan da gutxinaka, baina markagailua ez da mugitu. Iragan ligako azken neurketatik hiru hilabete pasa direnean, Villacamparen neskak berdegunera irten dira berriro. Garaipena denboraldi-aurreko lehen partidan, urriaren 4an Deportivo Abancaren aurka jokatuko duen ligako lehen partida prestatze aldera.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2022ko abe. 8a

Valdezate: "Minutu guztiak jokatzeak konfiantza gehiago ematen dizu"

Emakumezkoena

Trapagako defentsak bere 100. partida jokatu zuen larunbatean Athletic Clubekin. Igande honetan Betisen aurka jokatuko dute Benito Villamarinen

Ikusi gehiago
2022ko abe. 5a

Emakumezkoen taldearen plangintza abenduaren 11ra arte

Emakumezkoena

Lehoiek igande honetan Real Betisen aurka jokatuko dute, 16:00etan, Benito Villamarin zelaian

Ikusi gehiago
2022ko abe. 4a

Maite Zubietaren debuta lehen taldearekin

Emakumezkoena

88. minutuan zelairatu zen Madril CFF taldearen aurka, udan 19 urtez azpiko Europako eta 20 urtez azpiko Munduko Txapelketako urrezko domina eskuratu ondoren

Ikusi gehiago
2022ko abe. 3a

Kundananji erabakigarri Lezaman (0-2)

Emakumezkoena

Lehoiek etxean galdu zuten Zambiako erasoko jokalariak kontraerasoan bi gol egin ostean

Ikusi gehiago
2022ko abe. 2a

Athletic Club - Madrid CFF partidaren buletina deskargatu

Emakumezkoena

Lezamako neurketen ohiko buletina eskuragarri duzu Liga F-ko 11. jardunaldiko norgehiagokaren atariko eduki guztiekin

Ikusi gehiago
2022ko abe. 2a

"Gure zaleen aurrean partida on bat egiteko gogotsu daude"

Emakumezkoena

Iturregik erregulartasuna eskatu dio taldeari eta Lezaman hiru puntu lotzea espero du

Ikusi gehiago
2022ko abe. 2a

Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Streaming bidez jarraitu entrenatzaileak Lezamatik egingo duen agerraldia

Ikusi gehiago
2022ko abe. 2a

Lehoiek urteko azken partida jokatuko dute Lezaman

Emakumezkoena

Athletic Clubek Madrid CFF hartuko du larunbat honetan 16 :00etatik aurrera Villarreal CF taldeari irabazi ostean

Ikusi gehiago
2022ko abe. 1a

Ortega y Amezaga, elkarrekin ametsa bete duten bi lagun

Emakumezkoena

17 urte besterik ez dituzten Athletic Clubeko harrobiko bi jokalariak, 2022an egin dute debuta Lehen Mailan

Ikusi gehiago
2022ko aza. 28a

Emakumezkoen taldearen plangintza abenduaren 4ra arte

Emakumezkoena

Athletic Clubek Madrid CFF hartuko du larunbatean, Lezaman, 16:00etan, Villarreal CF taldeari irabazi ostean

Ikusi gehiago