undefined

Deialdia Sevillaren aurkako lagunarteko bikoitzerako

Deialdia Sevillaren aurkako lagunarteko bikoitzerako

Gaizka Garitanok Sevillaren aurka jokatuko dituzten bi lagunarteko partidetarako 28 jokalari deitu ditu

Athleticek bi lagunarteko partida jokatuko ditu bihar Sevilla FC taldearen aurka 17:30ean eta 19:30ean. Bartzelonaren aurkako Ligako 2. jardunaldiko partidaren atzeratzea dela eta, Athletic Clubek talde andaluziarraren aurka jokatuko du San Pedro del Pinatarren (Murtzia).

Gaizka Garitanok honako jokalariak deitu ditu biharko: Unai Simon, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yeray, Vesga, Unai Lopez, Williams, Muniain, Cordoba, Larrazabal, Jokin Ezkieta, Dani Garcia, Lekue, Sancet, Yuri, De Marcos, Kodro, Villalibre, Capa, Raul Garcia, Nolaskoain, Balenziaga, Vicente, Vencedor, Zarraga, Morcillo, Luengo eta Sillero

Bi partidak zuzenean ikusi ahal izango dira gure Youtubeko kanal ofizialean, euskarazko eta gaztelaniazko aldi bereko seinaleekin.