Burgos CF – Bilbao Athletic, zuzenean (18:00etan)
Lezama

Burgos CF – Bilbao Athletic, zuzenean (18:00etan)

Jarraitu gure YouTubeko kanalean lehoikumeen denboraldi-aurreko hirugarren partida

Burgos CF – Bilbao Athletic, zuzenean (18:00etan)
Burgos CF – Bilbao Athletic, zuzenean (18:00etan)
2020ko ira. 19a

Joseba Etxeberriaren lehoikumeek denboraldi-aurreko hirugarren lagunartekoa jokatuko dute gaur arratsaldean Burgos CF taldearen aurka. El Plantion jokatuko den partida 18:00etatik aurrera zuzenean jarraitu ahal izango da Athletic Cluben Youtubeko kanalean.

Bilbao Athleticek orain arte jokatu dituen bi lagunartekoak irabazi ditu. Garaipena lortu zuen Santurtziren aurka Lezaman (2-0) eta Gernikaren aurka Urbietan (0-1). Gaurko aurkaria, Burgos CF, Bigarren B Mailako I. Multzoko B azpitaldean arituko da denboraldi honetan.

Talde zurigorriari, gaurko neurketaz gain, denboraldi-aurreko beste 5 partida geratzen zaizkio aurretik. Datorren astean Sardineron jokatuko dute, Racingen aurka (asteazkena 23, 18:00etan) eta larunbatean, hilaren 26an, Hurtado de Saratxon, Soduperen aurka (17:00etan). Irailaren 30ean, asteazkenean, Portugaleteren aurka jokatuko dute La Floridan.

Joseba Etxeberriaren jokalariek larunbatean, urriaren 3an, 11:30ean, Haro hartuko dute Lezaman, eta zazpi egun geroago prestakuntza amaitutzat emango dute El Mareon, Sporting B taldearen aurka, oraindik finkatzeke dagoen ordutegiarekin.