

Gaur 64 urte bete dira Athletic Clubek Europako Kopako txapelketako lehen partida jokatu zuenetik. Zuri-gorriek Oporto bisitatu zuten Europako Kopara sartzeko atariko kanporaketan.
Lehoiek, aurreko denboraldian Ligako txapelketa irabazi ondoren, Europako Kopara sartzeko atariko kanporaketan Porto portugaldarraren aurka jokatu zuten. Bi partidak irabazita gainditu zuen kanporaketa hura. Joaneko partidak, Estadio das Antasen jokatutakoa, Ferdinand Daucik zuzendutako lehoiek etxetik kanpo 1-2 irabazi zuten, Piru Gainza (talde hartako kapitaina) eta Canitoren golei esker.
Itzulerako partidan (artikulu honetako argazkia), Athleticek 3 eta 2 irabazi zuen San Mamesen. Partida zaila izan zen Oportok kanporaketa berdindu baitzuen minutu askotan, baina Artetxeren hat-trick bati esker, lehoiek hurrengo kanporaketarako txartela lortu zuten.
Edizio kontinental hartan, Athleticek Portugaleko taldeaz aparte, Budapest Honved-en eta Manchester Uniteden aurka jokatu zuen. Talde ingelesaren aurka izan zen kanporatua Europako Kopako final-laurdenetan.



Non ikusi partida: Athletic Club-UD Almeria
Lehen taldea
Ostiral honetan 21:00etatik aurrera LaLiga EA Sportseko bederatzigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak


Prados: "Almeriari irabazi nahi diogu goian jarraitzeko"
Lehen taldea
Harrobiko erdilariak, gero eta protagonismo handiagoa lehoi gisa burutzen ari duen lehen denboraldian, taldea "indartsu" ikusten du ostiralean San Mamesen jokatuko den neurketari begira


Zuzenean: Beñat Pradosen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariak Lezamako instalazioetan egingo duen agerraldia


Mikel Vesga eta Ander Herreraren mediku-txostena
Lehen taldea
Bi jokalariak gainontzeko taldekideena baino erritmo baxuagoan aritzen dira


Erro zuri-gorri sakon eta indartsuak Gipuzkoan
Lehen taldea
Athletic Clubek babes handia jaso zuen Reale Arenan jokatutako derbian


"Beraiek sendoago egon dira eta gehiago asmatu dute"
Lehen taldea
Valverdek emaitzak dioena baino derbi parekatuagoa galdu izana deitoratu du
-150.jpg)
.jpg)
Porrot mingarria Reale Arenan
Lehen taldea
Bi areatan irmotasunik ez izatea kaltetu dio Athletici, eta Errealaren aurkako kontrako emaitza gehiegizkoa izan da


Non ikusi partida: Real Sociedad-Athletic Club
Lehen taldea
Larunbat honetan 21:00etatik aurrera LaLiga EA Sportseko zortzigarren jardunaldiko partida zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebistako kanalak


Lan plangintza urriaren 8ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka urriaren 8ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Partida aurrekoa: Real Sociedad-Athletic Club (LaLiga 8. J)
Lehen taldea
Donostiarren eta bilbotarren arteko derbia larunbat honetan, 21:00etatik aurrera, Reale Arenan