undefined

Emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidak, zuzenean

Emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidak, zuzenean

Gure Youtubeko kanalean jarraitu Euskal Herria Kopako finalerdia eta Bilbao Athleticen denboraldi-aurreko laugarren lagunartekoa

Bihar, irailaren 23a, Athletic Clubek Euskal Herria Kopako finalerdia jokatuko du SD Eibarren aurka (Lezama, 18:30ean) eta Bilbao Athleticek El Sardineron jokatuko du, Santanderko Real Racing Cluben aurka (18:00etan), denboraldi-aurreko lagunarteko laugarren partida. Bi norgehiagokak streaming bidez eskainiko dira Athleticen Youtubeko kanalean.

Villacamparen neskek Primera Iberdrolan jokatzen duen aurkaria izango dute aurrez-aurre, SD Eibar, hain zuzen ere. Armaginek Lezama bisitatuko dute Euskal Herria Kopako finalean plaza bat bilatzeko asmoarekin. Zazpi aldaketa egin ahal izango dituzte bi taldeek eta 90 minutuak berdinketan amaituz gero, finalerdia penaltietan erabakiko da.

Zuri-gorrien zerrenda 21 jokalarik osatzen dute: Andere Leguina, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Oihane Valdezate, Maria Diaz, Jone Ibañez, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Amaia Peña, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Marta Perea, Erika Vazquez, Vanesa Gimbert, Andrea de la Nava eta Leyre Monente.

 

Laugarren lagunartekoa lehoikumeentzat:

 

Bestalde, Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldeak garaipena lortu zuen behen lagunarteko bi partidetan, Santurtziren aurka Lezaman (2-0) eta Gernikaren aurka Urbietan (0-1), eta ezin izan zuen Burgos CF mendean hartu joan den larunbatean Plantion (Burgos) jokatutako partidan. Behin partida hau jokatuta, beste lau lagunarteko geratuko zaizkie. Larunbatean, hilaren 26an, Hurtado de Saratxo al Sodupen (17:00etan) eta asteazkenean, La Floridan (ordutegia zehaztu gabe), Portugalete izango dute aurkari. Urriaren 3an Haroren aurka arituko dira Lezaman (11:30ean) eta hilaren 10ean, El Mareon, Sporting ‘B’ren aurka jokatuko dute.