undefined

“Ipuruatik hiru puntuak ekartzeko lan egiten dugu”

“Ipuruatik hiru puntuak ekartzeko lan egiten dugu”

Zaleekin gogoratu nahi izan du Villalibrek: “Zaleak dira guretzat garrantzitsuena. Athletic ez da ezer zaleturik gabe”

Asier Villalibre Athleticeko lehen taldearen entrenamendua amaitu eta berehala agertu da komunikabideen aurrean Lezaman. Taldeak Eibarren aurka jokatuko du asteburuan Ipuruan eta denboraldiko lehen garaipena lortzeko prest dago.

Aurrelaria gogotsu agertu da partida jokatzeko eta Eibarren 3 puntuak lortzeko: “Laligan jokatzeko gogo handia dugu, lehen partidan ezin izan genituen 3 puntuak lortu eta gero, Sevillaren aurka, taldea hoberantz zihoala ikusi genuen, joko onarekin… Eibarrera joateko eta handik 3 puntuak ekartzeko gogo handia dugu. Gainera, Ipuruan egindako gola gogoratu nahi izan du: “Ez dut horretan asko pentsatzen, gola sartu nuen, baina ez du esan nahi berriro sartuko dudanik, lan egin behar dut eta partida irabazten saiatu“.

Ipuruako taldeari buruz ere hitz egin du: Fisikoki oso talde indartsua da, oso gogorra, erasokorra, erdiraketa asko egiten dituzte areara. Bertan egin behar dugun gauza bakarra jokoa sendoa da, gu indartsuagoak izatea, azkarragoak, eta partida irabaztera joan”.

Gernikako aurrelariak zaleekin gogoratu nahi izan du: Badakigu gure zaleria dela guretzat garrantzitsuena. Athetic zalerik gabe ez da ezer. Aurtengo garaipenik handiena ez da ez Europan sartzea, ez Kopa irabaztea, ezta horrelako ezer ere. San Mameseko lehen partida gure jendearen aurrean eta denok batera gozatu ahal izatea da”.

Asier Villalibrek hamaikakoan izateko falta zaionaz ere hitz egin du: “Zer falta den ez dakit esaten, hobetzen jarraitu behar dut, 22 urte ditut eta urte asko falta zaizkit oraindik. Urtero hobetzen da eta urtero ikasten saiatzen gara, eta hori da falta zaidana, egunez egun hobetzen eta praktikatzen jarraitzea. Azkenik, 20 zenbakiaren aukeraketaren zergatia azaldu du:” 25 zenbakiarekin pozik nengoen eta zenbaki horrekin jarraitu nahi nuen, baina 3 atezain ditugunez eta 25a hirugarren atezainarena denez, aldatu egin behar izan nuen. Zenbait zenbaki geratzen ziren aukeratzeko, eta azkenean Adurizen 20 zenbakia janzten zuten haur horiek egiten duten bezala egitea pentsatu nuen. 20 zenbakia eta Villalibre. Ohore handia da niretzat “.