undefined

Jokalarien egoera fisikoa

Jokalarien egoera fisikoa

Primera Iberdrola txapelketa hasteko astebete faltan, lehen taldeko hainbat jokalari lesionatuta daude

Urriko lehen asteburuan hasiko da Primera Iberdrola txapelketa eta Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak oraindik ez dauka argi hasieratik erabili ahal izango dituen euren lesioetatik sendatzen jarraitzen duten jokalari batzuk:

  • Ane Azkona: Uztailean eskuin belaunean egindako hebakuntzaren ostean, errehabilitazio prozesuko epeak betetzen ari da.
  • Nekane Diez: Ekainean belaunako ebakuntza egin ostean, berregokitze fasean dago. Ia lan guztia egiten du entrenamenduetan eta senda-agiria jasoko du hurrengo egunetan.
  • Garazi Murua: Lunbalgia. Korrika egiten hasi da eta bilakaera positiboa izaten ari da.
  • Yulema Corres: Giharretako lesioa eskuineko soleoan. Fisioterapia-lana egiten ari da, datozen egunetan izango duen bilakaeraren zain.
  • Lucia Garcia: Giharretako lesioa ezker hankan. Bilakaeraren zain.