undefined

58 urte bete dira Iribarrek debuta egin zuenetik

58 urte bete dira Iribarrek debuta egin zuenetik

1962ko irailaren 23an Jose Ángel Iribarrek debuta egin zuen Rosaledan CD Malagaren aurka

Gaur 58 urte bete dira Jose Angel Iribarrek Athleticekin debuta egin zuenetik. Zarauzkoa, partida gehien jokatu dituen lehoia (614), Rosaledan estreinatu zen CD Malagaren aurka. Angel Zubietaren mutilek 2-0 galdu zuten. 19 urterekin, hogeita hamar minuturen faltan zelairatu zen ‘El Txopo’, Carmelo Cedrunen ordez.

Carmelo, garai hartan atean finkoa zena, luzatu egin zen andaluziarren jaurtiketa bati aurre egiteko, hain zorte txarrarekin, bere atearen ezker zutoinarekin jo zuela. Orduan agertu zen Iribar zelaian.

“Ilusio eta gogo handiarekin atera nintzen. Urduri samar hasi nintzela uste dut, baina partidari neurria hartuz joan nintzen. Ordu erdi jokatu nuen eta partida galdu genuen arren, ez zidaten golik egin”, aitortu du atezainak elkarrizketa batean.

Bere lehen partidaren ostean apaltasuna erakutsi zuen: “Jose Araquistain (Real Madril), Carmelo edo Antoni Ramallets (Bartzelona) bezalako atezainek eskarmentu eta ofizio handia dute, urte askotako praktikarekin bakarrik ikasten dena. Xume mantendu behar gara oraingoz, Lehen Mailan jokatu nahi dut”. Hobetu beharreko kontuez galdetuta, zintzo jokatu zuen: “Jaurtiketa baxuak harrapatzea da zailena. Pilota harreran eta irteeretan gaizki ez nabilela uste dut”.

Iribarren debuta nolakoa izan zen deskribatu zuen Carmelok ere: “Kolpearen ondoren erabat zorabiatuta geratu nintzen, orduan ordezkatu egin behar izan ninduten eta oso ondo egin zuen. Segurtasun izugarria zuen, ez zen urduritzen, hotza zen. Primeran”.

Iribarrek egunen batean norbaitek bere partida errekorra gainditzeko ilusioa du. “Garaiak ezberdinak dira eta ez da erraza izango, baina Athleticen marka hori gainditzea gustatuko litzaidake”, azaldu du.

Zarauztarra Espainiako futbolaren historiako atezainik garrantzitsuenetako bat da. Bere palmaresean, Athleticekin bi Kopa irabazi zituen (1969 eta 1973), eta UEFA kopako txapeldunorde izan zen 1977an Turingo Juventusen aurka. Arlo pertsonalean, Zamora bat konkistatu zuen 69-70 denboraldian. Nazioartean, atezainak 1964an Espainiako selekzioak lortutako lehen Eurokopa du.

Fidel Uriartek ere 17 urterekin egin zuen debuta partida hartan. Sestaoko aurrelaria klubaren historiako jokalari garrantzitsuenetako bat da. 394 partida jokatu ditu eta 120 gol lortu ditu.

*Azaleko argazkia (AC Museoa) 1960ko hamarkadakoa da, eta argazki-galerian honako dokumentu grafiko hauek daude:

  • CD Malagaren aurkako partidaren hamaikakoaren argazkia (AC Museoa): Carmelo, Orúe, Echeberria, Canito, Iturriaga, Uriarte, Saez, Menchaca, Arieta, Merodio eta Uribe.
  • ‘El Correo Español ‘aldizkariaren kronikak, Alfredo Freijek idatziak.
  • “Bisita txartela”, Ruangok idatzia.
  • ‘La Gaceta del Norte’ aldizkariaren ren kronika.
  • ‘Sur’ aldizkariaren kronika.
  • Aurreko denboraldiko argazkia (1961-62), Iribar CD Basconian ari zenenekoa (AC Museoa).
  • 60ko hamarkadaren hasierako argazkia (AC Museoa): Iribar, Orue, Echeberria, Meltzer, Etura, Koldo Agirre, Sentados Sáez, Argoitia, Eneko Arieta, Uriarte y Lavín.