San Mamesek Geuria estreinatu du, bere “sports bar” berria!
Kluba

San Mamesek Geuria estreinatu du, bere “sports bar” berria!

Igande honetan gastronomia gune berri bat inauguratuko da San Mamesen, kirol ekitaldirik onenak bertan gozatu ahal izateko tokia

San Mamesek Geuria estreinatu du, bere “sports bar” berria!
San Mamesek Geuria estreinatu du, bere “sports bar” berria!
2020ko ira. 24a

Geuria!, San Mameseko gastronomia gune berriak bere ateak irekiko ditu datorren igandean, SD Eibar eta Athletic Cluben arteko LaLigako partida bizitzeko. Egungo osasun egoera dela eta, edukiera 60 pertsonatara mugatu beharra dago (255 metro karratu ditu eta 224 lagunentzako lekua). Bazkideek toki guztiak bete dituzte dagoeneko, inskripzio-ordenaren arabera, orrialde honetan zegoen inprimakia bete eta gero. Partida San Mamesen gozatu nahi duten gainontzeko zaleek honako beste hiru guneetan egin dezakete:

Athletic Clubeko sports taberna berria –San Mames Jatetxearen ondoan dago, 13. eta 14. ateen artean- erabilera anitzeko gunea da, Athletic esperientzia eta kalitatezko aisialdia uztartzen dituena. Topagune horretan gure taldeen neurketak jarraitu ahal izango dira, beste kirol batzuen emanaldiak, kontzertuak, DJ sesioak… Aisialdiaren, kirolaren eta gastronomiaren kontzeptu berritzailea da, lotura amankomun batekin: San Mames Bilboko nortasunaren ikur gisa.

Tabernak pantaila erraldoiak, argi-efektuak eta giro soinua  ditu, esperientzia berezia sortzeko asmoz. Eskaintza gastronomikoa kalitatezkoa izango da. Janarien lehengaiak tentuz hautatuak izango dira, eta ogitartekoz, hanburgesaz, pizzaz, eta entsaladaz osatutako karta izango du, familiarekin eta lagunekin aisialdian disfrutatzeko.

Oraingoz, Geuria, partida egunetan baino ez da zabalduko eta agenda horren berri emango da, ekitaldien datak baieztatu ahala. Agenda horretan hainbat jarduera egingo dira, esperientzia borobilagoa sortuz.

Geuria Taldeak, Eiffel dorreko, Londreseko The National Galleryko edota Madrilgo El Prado Museoko jatetxeak kudeaketagatik nazioartean ezaguna den Sodexo Sports & Leisure enpresaren babesa izango du; izan ere, San Mameseko proiektu gastronomikoaren beste bi establezimenduen arduraduna ere bada: La Campa de los Ingleses eta San Mames Jatetxeena hain zuzen ere.

+
Informazio gehigarria