undefined

Capa: “Anbizio handia dugu eta baikorrak gara”

Capa: “Anbizio handia dugu eta baikorrak gara”

Portugaletetarrak komunikabideen galderei erantzun die SD Eibar bere talde ohiari aurre egiteko bi egun falta direnean

Ander Capak telematikoki erantzun zituen komunikabideek sortutako galderak Lezamako prentsa aretotik. Portugaletetarrak aldagelak bizi duen baikortasun sentsazioa helarazi du igande honetan (14:00etan) SD Eibar taldearen aurka jokatuko duen norgehiagokari begira.

Taldearen egoera animikoari dagokionez, ondo daudela aitortu du Capak. “Anbizio handia dugu eta baikorrak gara. Irabazi nahi dugu eta hiru puntuak lortu. Ez gara alarmistak izan behar. Asko geratzen da eta oso talde ona daukagu. Partida bakar batean (Granadaren aurkako lehen jardunaldian) ezin da ondorio askorik atera. Hau hasi berria da eta talde ona gara. Hiru puntuen bila goaz Ipuruara”.

Eibarrekin 2.B, Bigarren Mailan eta Lehen Mailan jokatu ostean, Ipuruakoa partida berezia izango da Caparentzat: “Hara itzultzeak oroitzapen oso onak ekartzen dizkit. Beti da polita. Zelai zaila da. Aurkariak areara erdiraketa asko sartzen ditu. Badakigu zertara jokatzen duten eta hiru puntuak lortzen saiatuko gara. Eibar indartsu ari da eta bloke sendoa da. Urtero hobetzen ari den kluba da”.