undefined

San Mames urre kolorez argiztatu da

San Mames urre kolorez argiztatu da

Athletic Club, haurren minbiziaz sentsibilizatzeko kanpainarekin bat

Irailean, Europa osoan, haurren minbiziaren sentsibilizazioaren alde lan egiten da, gaixotasun hori duten adingabeek eta haien senideek eta zaintzaileek pairatzen dituzten arazoez gizartea ohartarazteko helburuarekin.

Azken 30 urteetan, urrezko begizta erabili da kanpaina honen ikur gisa, eta aurten lelo hau izango du: “Ilusioa zabaldu”. Kontuan izan behar da koronabirusaren krisiak eragindako osasun-larrialdiko egungo egoeran, minbiziak eta haren tratamenduek sistema immunologikoa ahuldu dezaketela eta, bide batez, pazienteek infekzio- eta gaixotasun-aukera handiagoa izan dezaketela.