“Hobeto goaz Eibarrera Granadara baino”
Lehen taldea

“Hobeto goaz Eibarrera Granadara baino”

Garitanoren ustez, “taldea Granadara baino egoera hobean iritsiko da Eibarrera. 2. jardunaldiko atsedenaldiak Liga hasierara justu iritsi ziren jokalariei erritmoa emateko aukera eman digu”

“Hobeto goaz Eibarrera Granadara baino”
“Hobeto goaz Eibarrera Granadara baino”
2020ko ira. 26a

Gaizka Garitanok telematikoki erantzun die komunikabideei Lezamako instalazioetatik, Ipuruan Eibarren aurka jokatuko duten partidaren atarikoan (igandea, 14:00etan). Entrenatzaile zuri-gorriak ezin izango ditu Yeray eta Nolaskoain zelairatu, arazo fisikoengatik. Garitanok 23 lehoi eramango ditu Eibarrera denboraldiko lehen hiru puntuen bila: “Fisikoki hobeto gaude orain. 2. jardunaldiko atsedenaldiari esker denboraldi-aurrea luzatu ahal izan dugu, eta erritmo bizia eman diegu oso justu iritsi ziren jokalariei“.

Biharko norgehiagokari dagokionez, Derioko entrenatzaileak “kontrako zelaian jokatu nahi duten bi aurkarien arteko norgehiagoka gogorra” espero du. “Biok gogoko dugu defentsa aurreratuarekin jokatzea, eta aurkariaren zelaian baloia menderatzea lortzen duena erosoago egongo da. Badakigu tarte batzuetan asko sufrituko dugula, baina ondo lan egin dugu defentsan dituzten gabeziak ahalik eta gehien aprobetxatzeko”.

Garitanok jokalari gazteenen protagonismoa ere azpimarratu du: “Granadaren bigarren zatian ikusi zen, jokalari gazte asko izan ziren berdegunean. Oso onak dira eta garrantzitsua da pixkanaka minutuak batzea eta Lehen Mailan eskarmentua pilatzea”.

Amaitzeko, entrenatzaile zuri-gorriak ligan emaitza positiboak lortzeko beharra azpimarratu du: “Normala da galtzen dugunean jendeak gehiago eskatzea, batez ere 15 egun lehiarik gabe pasatzen dituzunean. Gauza normala da lan honetan. Irabazten badugu, jendeak hobeto hitz egingo du, eta hori izan behar da gure helburua. Lehenbailehen irabaztea “

 

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 9a

"Bihar bolada onean jarraitzen dugula demostratu beharko dugu"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek uste du biharko partida "garrantzitsua" dela talde zuri-gorriaren une ona berresteko

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Adu Aresen mediku-txostena

Lehen taldea

Jokalaria ez da gaur arratsaldean Granadara joango

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Deialdia: Granada CF-Athletic Club (16. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 10, 16:15ean Los Carmenenes zelaian joaktuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarraitu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik, biharko Granada CF-Athletic Club partidaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko abe. 9a

Partida non ikusi: Granada FC-Athletic Club

Lehen taldea

Igande honetan 16:15etatik aurrera Nuevo Los Carmenesen jokatuko den LaLiga EA Sportseko neurketa zuzenean jarraitzeko plataformak eta telebista kateak

Ikusi gehiago
2023ko abe. 8a

Mikel Jauregizar Athleticekin estreinatu da

Lehen taldea

Bermeoko erdilaria Ernesto Valverderen aginduetara debutatu duen bosgarren jokalaria izan da denboraldi honetan

Ikusi gehiago
2023ko abe. 7a

Athletic sendotasunez aurrera doa Kopan

Lehen taldea

Lehoiek, El Sardineron zaleek lagunduta, Cayon gainditu dute Villalibreren bi golekin eta Nico Williamsen amaierako gol bikainarekin

Ikusi gehiago
2023ko abe. 7a

Partida aurrekoa: CD Cayon-Athletic Club (Kopako 2. Kanporaketa)

Lehen taldea

Ezagutu El Sardinero zelaian (21:00etan) jokatuko den Kopako bigarren txandako partidaren xehetasun guztiak

Ikusi gehiago
2023ko abe. 6a

Deialdia: CD Cayon-Athletic Club (2. Kanporaketa Kopa)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, abenduak 7, 21:00etan El Sardineron jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko abe. 6a

"Guztiontzako jaia izatea nahi dugu eta noski, irabaztea espero dugu"

Lehen taldea

CD Cayonen aurkako partidaren garrantziaz jabetuta, Valverdek azpimarratu du "haiek dena dutela euren alde irabazteko, baina guk ere bai"

Ikusi gehiago