X. Euskal Herria Kopa Urritxen erabakiko da
Emakumezkoena

X. Euskal Herria Kopa Urritxen erabakiko da

Athletic Clubek eta Realak titulua lortzeko lehian parte hartuko dute bihar Zornotzan

X. Euskal Herria Kopa Urritxen erabakiko da
X. Euskal Herria Kopa Urritxen erabakiko da
2020ko ira. 26a

Bihar igandea, 16:00etatik aurrera, Urritxeko zelaian (Zornotza) Euskal Herria Koparen X. edizioaren finala jokatuko da.  Athleticek Reala izango du aurkari, txuri-urdinek finalerdietan CA Osasunaren aurka 2-0 irabazi ostean. Bestalde, zuri-gorriek 4-0 irabazi zuten SD Eibarren aurka. Orain arteko bederatzi finaletan izan dira zuri-gorriak eta txuri-urdinak, eta horietako zazpi lehoiek irabazi dituzte.

Izan ere, Athletic Club eta Reala izan dira Euskal Herriko emakumezkoen futbolararen hitzordu honetako bi finalista historiko bakarrak. Lehenengo edizioa 2011ko abuztuan izan zen eta bilbotarrek 4-1 irabazi zieten Bakion. Hurrengo edizioan, 2012koa, garaile atera zen Reala Loinazen (Beasain), 2-0 irabazita. Hurrengo urteetan Athletic izan da hitzorduaren irabazle argia, 6 final jarraian irabazita.

Hala ere, 2019ko abuztuan, txuri-urdinek zurigorrien bolada etetea lortu zuten eta bigarren EH Kopa altxatu zuten, Villacamparen neskei 3-0 irabazita Azpeitian. Bederatzi final jokatu dira, eta Realak bere bi Kopa bakarrak finala Gipuzkoan jokatu denean irabazi ditu. Biharko finala Urritxen jokatuko da, zornotzan, 2018ko finalean Athleticek Realari 5-1 irabazi zion toki berean.

EUSKAL HERRIA KOPAREN EDIZIOAK

  • 2011- Bakio : Athletic Club 4–1 Real Sociedad
  • 2012- Beasain: Real Sociedad  2–0 Athletic Club
  • 2013- Azpeitia: Athletic Club 1-0 Real Sociedad
  • 2014- Bilbao: Athletic Club  3–1 Real Sociedad
  • 2015- Zarautz: Athletic Club  1-0 Real Sociedad
  • 2016- Gernika: Athletic Club 3-0 Real Sociedad
  • 2017- Elgoibar: Athletic Club 3-0 Real Sociedad
  • 2018- Zornotza: Athletic Club 5-1 Real Sociedad
  • 2019- Azpeitia: Real Sociedad 3–0 Athletic Club

Azken entsegu orokorra, ligako estreinaldia baino lehen

Derbi klasiko honetarako, denboraldi honetan gutxienez beste bi aldiz errepikatuko dena, Angel Villacampak SD Eibarren aurkako deialdi bera errepikatuko du, Oihane Hernandez izan ezik, arazo fisikoen ondorioz.

Lehoiek Lezaman Deportivo Abancaren aurka Primera Iberdrola 2020/2021ko estreinaldiko partida hasi baino aste bete lehenago jokatuko dute EH Kopako finala.

Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 29a

"Egiten ari garen bidean sinesten dugu"

Emakumezkoena

David Aznarrek taldeak Bartzelonan lehen puntuak batzeko duen ilusioa azaldu du lehiaketaren hasiera honetan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretotik, biharko Levante Las Planas-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 25a

Emakumezkoen taldearen plangintza urriaren 1era arte

Emakumezkoena

Lehoiak F Ligan lehiatuko dira berriro aste honetan, eta Bartzelonara joango dira Levante Las Planasen aurka jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 20a

èggo, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko babesle berria

Emakumezkoena

2013tik Espainian dagoen Belgikako sukalde-enpresak bat egin du Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen proiektu bereizgarriarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 18a

Emamukezkoen taldearen lan plangintza irailaren 24ra arte

Emakumezkoena

David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 17a

Nahikarik eta Sanadrik Athletic Clubekin debuta egin dute

Emakumezkoena

Bi fitxaketek Liga F-ko 2023-24 denboraldiko bigarren jardunaldian lehen partida ofiziala jokatu zuten lehoi gisa

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

Porrota ligako estreinaldian Atletico de Madriden aurka

Emakumezkoena

Athletic Clubek hiru gol jaso ditu bigarren zatian, lehen zati oso parekatu baten ostean

Ikusi gehiago
2023ko ira. 15a

"Ilusioz gainezka gaude"

Emakumezkoena

David Aznarrek eta lehoiek "gogo handiz" ekingo diote lehiari aurkari garrantzitsu eta zail baten aurka, baina ederto aurre egitea espero dute

Ikusi gehiago
2023ko ira. 15a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Atletico de Madrid-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 14a

Lehoiak Atletico de Madrid indartsuaren aurka estreinatuko dira ligan

Emakumezkoena

Futbolarien greba bertan behera geratu ondoren, Athleticek denboraldiko lehen partida jokatuko du larunbat honetan (12:00etan) CD Wandan

Ikusi gehiago