undefined

“Ondo irakurri dugu neurketa”

“Ondo irakurri dugu neurketa”

Gaizka Garitano pozik agertu da bere jokalariek egindako lanarekin: “Ipuruan 3 puntuak lortzeko egin beharrekoa egin dugu”

Gaizka Garitanok prentsaurrekoa eskaini du Ipuruako prentsa aretoan, Athleticek SD Eibarri gol 1-2 irabazi ostean. Zuri-gorriak honela laburbildu du partida: “Oso partida estua izan da. Lehen zatian gure helburua bete dugu, bere zelaian jokatzea, eta horrek lagundu egin digu. Bigarren zatian gehiago sufritu dugu, baina euren gola jaso ondoren taldeak ondo erantzun du eta garaipenaren bila joan gara. Taldeak ondo irakurri du partida une oro“.

Garitanok ordezkoen lana azpimarratu du gaurko arratsaldean: “Jokalari batzuek aulkitik irten eta partida irauli dute. Denak dira beharrezkoak, eta gaur horrela erakutsi da bigarren zatian”. Derioztarrak ostegunean Cadizen aurka San Mamesen jokatuko duten partidan du burua: “Ondo dago irabaztea, baina berdin jarraitu behar dugu lanean. Bi jardunaldi bakarrik egin ditugu eta lan handia dago egiteko. Mentalitate garailea dugu eta horren alde goaz Cadizen aurka “.