undefined

Athleticen partidak etxetik kanpo bizitzeko beste modu bat

Athleticen partidak etxetik kanpo bizitzeko beste modu bat

250 bazkide eta zaleek bizi izan zuten Eibarren aurkako partida San Mameseko gune gastronomikoetan

San Mamesek eskaintzen dituen lau gastronomia guneetan (Geuria!, La Campa de Los Ingleses, San Mames Jatetxea eta Erdiko Eraztuna) 250 bazkide eta zale bildu ziren SD Eibarren aurkako partidan. Katedrala Athleticen etxetik kanpoko partidak bizitzeko leku aproposa bilakatu da.

Geuria! kirol taberna berriak 60 pertsonentzako edukiera mugatua du (bazkideek lehentasuna dute) eta bete egin zen joan den igandean. Beste hiru guneek ere giro aparta bizi izan zuten domeka arratsaldean, beti ere eskaintza gastronomiko anitzekin.