undefined

Unai Lopez bina gol lortu dituztenen zerrendan sartu da

Unai Lopez bina gol lortu dituztenen zerrendan sartu da

Athleticeko 8 zenbakiak lehoien gol sorta estreinatu du aurtengo Laligan eta Ibai, Williams, Muniain eta Raul Garciaren bina golen taldearekin bat egin du

Unai Lopez protagonista argia izan zen atzo Eibarren aurka Ipuruan lortutako garaipenean. Erdilariak sartu zituen lehoien bi golak eta Athleticen golegileen zerrenda estreinatu zuten LaLigako 2020-21 denboraldian.

Athleticen 8 zenbakia, lehen taldearekin 3 gol sartu dituena, Ibai, Williams, Muniain eta Raul Garciak osatzen duten bigoleatzaileen taldean sartu zen atzo.

Ibai Gomezek bi bikote ditu Athletic Clubekin Laligan, biak 2013-14 denboraldian lortutakoak. Hegaleko santutxuarrak bat egin zuen Athleticek Almeriari San Mamesen egindako gol festarekin (6-1) eta bi gol egin zituen hurrengo jardunaldian ere, San Mamesen berriro, 4 eta 2 irabazita Real Valladoliden aurka.

Iñaki Williamsek bost bikote ditu ligan. Lehenengoa Benito Villamarinen lortu zuen, Athleticek Real Betisen aurka 2015-16 denboraldian lortutako 1-3ko garaipenean, non partidako lehen bi tantoak sartu zituen. Andaluzian errepikatu zuen bi denboraldi geroago, oraingoan Rosaledan, Malag CF taldearen aurkako hiruko berdinketan. 2018-19 denboraldian hiru bikote batu zituen eta horietako bi denboraldiko bigarren zatian sailkapenean iraultzeko ezinbestekoak izan ziren. Atletico Madrilen aurka birritan zulatu zuen aurkariaren atea Wandan, Athletici partidako azken minutuan ihes egin zion partida batean (3-2). San Mames beste bien lekuko izan zen, bata Sevilla Fc taldearen aurka, bere zelaitik egindako lasterketa ospetsuarekin, eta bestea Rayo Vallecanoren aurka, 3 eta 2 irabazita.

Raul Garciak beste bost bikote ditu. Horietako bi RC Celtaren aurka, bat Balaidosen 2016-17 denboraldian (0-3 Athleticentzat) eta beste bat 2018-19an San Mamesen, talde galiziarra 3-1 mendean hartuta. Leganesek ere Raulen maisutasuna probatu zuen, San Mamesen Athleticek 2-0 irabazi zionean. Joan den denboraldian ere, ‘Rulo’ funtsezkoa izan zen zuri-gorrien garaipenetan, Covid-19ren etenaren ostean Mestallan eta La Nucian , 0-2 Valentziaren aurka eta 1-2 Levanteren aurka.

Iker Muniainek ixten du bosteko taldea, LaLigako bi bikotekin. Lehenengoa Las Palmasen aurka lortu zuen, San Mamesen 5 eta 1 jipoituta, eta bigarrena aurreko denboraldian, RCD Espanyolen aurka 3 eta 0 irabazita Katedralean.