undefined

Athleticek ‘San Mamesen Adierazpena’ kaleratu du Kirolaren Europako Astean

Athleticek ‘San Mamesen Adierazpena’ kaleratu du Kirolaren Europako Astean

Aterpe Programak dokumentu bat zehaztu du kirolaren eta aisialdiaren munduan haurren babes- eta tratu onaren eskubideak bermatzeko

Athletic Clubek, Haurren Babeserako Arloaren Aterpe Programaren bidez, dokumentu bat sortu du, arlo horretan egindako urtebeteko lanaren eta esperientziaren emaitza dena: ‘San Mamesen Adierazpena’.

Gaur, irailak 30, Kirolaren Europako Asteari amaiera emango zaio eta Athletic Clubek dokumentu honen konpromisoa eta sendotasuna irudikatu nahi izan du Ibaigane Jauregian, Haurren Defentsako erakunde garrantzitsuenetako batzuekin batera. UNICEFek, EDUCOk eta Haurrentzako Tratu Txarren Espainiako Federazioak Adierazpen honen edukia babestu dute.

Horiek guztiek, beste erakunde batzuekin batera (Bilboko Udaleko Kirol Zinegotzigoa, Bilboko EHUren Hezkuntza Fakultatea, BBK Family, Basque Team eta Zeure Taldekoak Gara programa), bat egin dute San Mamesen Adierazpenarekin, eta txalotu egin dute LaLigako kluben artean aitzindaria den Aterpe programaren bidez haurren babesa bermatzeko zuri-gorrien konpromisoa.

Dokumentuaren aurkezpen ekitaldian, Ibaiganen, Isidro Elezgaray (UNICEF), Conchi Ballesteros (EDUCO), Belen Villa (FAPMI), Itsaso Erroteta (Bilboko Udaleko Kirol zinegotzia), Mari Mar Boillos (EHUren Hezkuntza Fakultatea), Isabel Abella (Zeure Taldekoak Gara), Olatz Legarza (Basque Team) eta Iñaki Alonso, Athletic Clubeko Aterpe Programaren arduraduna, egon dira.

SAN MAMESEN ADIEREZPENA