undefined

Jarraitu ezazu Athletic – Cadiz partida San Mameseko gastronomia guneetan

Jarraitu ezazu Athletic – Cadiz partida San Mameseko gastronomia guneetan

Geuria!, Tabernak eta San Mames jatetxeak ateak irekiko dituzte ostegun honetan denboraldi honetako etxeko lehen partida modu berezian bizitzeko

Bihar, osteguna, Athletic Clubek 2020-21 denboraldiko lehen partida jokatuko du San Mamesen, eta bere hiru gastronomia guneak irekiko ditu bere zaleei esperientzia berezia eskeintzeko.

Geuria! Sports taberna bazkideentzat bakarrik ireki zen aurreko partidan, baina bihar, zale guztientzat irekiko da. Gaur egungo osasun-egoera dela eta 60 lagunentzako mugatuko da edukiera. Interesa duten jarraitzaileek zuzenean egin ditzakete erreserbak tabernan bertan (13. eta 14. ateen artean) edo testu honen amaieran agertzen den estekan.

Bestalde, La Campa de los Ingleses tabernak eta San Mames Jatetxeak ohiko proposamen gastronomikoekin jarraitzen dute partidak jarraitzeko. Cadizen aurkako norgehiagokaz gozatu nahi duten athleticzaleek honako esteka hauetan egin dezakete erreserba: