Emakumezko taldearen dortsalak 20/21 denboraldirako
Emakumezkoena

Emakumezko taldearen dortsalak 20/21 denboraldirako

Athletic Clubeko jokalariek dagoeneko badakizkite txapelketa ofizial honetan izango dituzten dortsalak

Emakumezko taldearen dortsalak 20/21 denboraldirako
Emakumezko taldearen dortsalak 20/21 denboraldirako
2020ko urr. 1a

Primera Iberdrola 2020-21 denboraldia hastear da emakumezkoen lehen taldearentzat, eta larunbat honetan (Lezama, 16:00etan) talde zurigorria estreinatuko da Deportivo Abancaren aurkako lehen jardunaldiko norgehiagokan.

Zenbaki aldaketen artean Marta Unzuerena egongo da, Jone Ibañezen 11 zenbakia jasotzen duena. Bestalde, Valdezatek 6arekin jokatuko du eta Naroa Uriartek 5a izango du bizkarrean. Atean, Amaia Peñak iaz Andere Leguinak eraman zuen 13a defendatuko du. Sophie Istillartek 15 dortsala izango du.

Bigarren taldeko jokalariei dagokienez, Leyre Monente 23a izango da eta Nerea Nevado 24a; biak lehen taldea eta bigarrena tartekatzen egongo dira. Bestalde, Mariana Cerrok, Paula Aranak eta Bibianek debuta egingo dute, hurrenez hurren, 26, 27 eta 29arekin.