Deportivo Abancak estreinatuko du Lezamako denboraldia
Emakumezkoena

Deportivo Abancak estreinatuko du Lezamako denboraldia

Galiziako taldea da lehoien Primera Iberdrolako lehen aurkaria

Deportivo Abancak estreinatuko du Lezamako denboraldia
Deportivo Abancak estreinatuko du Lezamako denboraldia
2020ko urr. 2a

Zazpi hilabetez Primera Iberdrola gabe egon ondoren, liga Lezamara itzuliko da. Deportivo Abanca izango da lehoien txapelketako lehen jardunaldiko aurkaria, eta etenaldi osteko lehen partida izango da bazkideei ateak irekiko dizkiena. Talde galiziarrak iaz egin zuen debuta maila gorenean eta talde errebelazioa izan zen, martxoan laugarren postuan bukatuz, zuri-gorriak baino bi puntu gorago.

Deportivo Abancaren aurkako norgehiagokarako, Erika Vazquez, Garazi Murua, Lucia Garcia, Sophie Istillart, Yulema Corres eta Ane Azkona ezin izango dira egon. Deialdiko nobedade nagusietako bat Nekane Diez izango da, aste honetan jaso baitu senda-agiria, zortzi hilabetez zelaietatik urrun egon ostean.

18 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Jone Ibañez, Marta Unzue, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Nerea Nevado, Paula Arana eta Bibiane Schulze.