San Mames Artritisaren egunean argiztatu zen
Kluba

San Mames Artritisaren egunean argiztatu zen

Katedralaren fatxada berdez koloreztatu da, patologia horri eta antzeko gaixotasunei buruz kontzientziatzeko asmoarekin

San Mames Artritisaren egunean argiztatu zen
San Mames Artritisaren egunean argiztatu zen
2020ko urr. 2a

Athletic Clubek bat egin nahi izan du artritisa duten gaixoei eta haien familia eta zaintzaileek egiten duten lanari ikusgarritasuna emateko kanpainarekin. Urtero urriaren 1ean hasten den ekimen honetan, klub zurigorriak babesa ematen dio Artritis Reumatoideko Bizkaiko Gaixoen Ligari, 2001etik aurrera patologia horrek eta artritisak eta espondilitisak eragindako beste gaixotasun batzuek jasaten dituzten pertsona guztiak bizitza sozial normal batean integratzeko helburuarekin.

Nahiz eta beti pentsatu izan den patologia hori zahartzaroari lotuta dagoela nagusiki, egia da bizitzako lehen urteetan, nerabezaroan edo helduaroan ere sor daitekeela. Sintomatologia ugari du, eta baliogabetzailea izaten da beti; hala, eguneroko jardueretan zein lan-bizitzan sufritzen duten pertsonen egunerokotasuna mugatzen du.