undefined

Gozatu igandea familiarekin San Mamesen

Gozatu igandea familiarekin San Mamesen

Bizi ezazu Alaves-Athletic partida Katedraleko gune gastronomikoetan eta bisitatu Museoa edo estadioko tourra neurketaren aurretik edo ondoren

Igande honetan (14:00etan) Deportivo Alavesek eta Athletic Clubek jokatuko duten LaLigako 5. jardunaldiko partida dela eta, igaro ezazu eguna San Mamesen. Zaleek aukera izango dute Katedraleko gune gastronomikoez gozatzeko lau esperientzia ezberdinen bitartez.

Geuria! Sportsbarrean erreserba egiten duten lehen 60 pertsonek bertan bazkaldu ahal izango dute. La Campa de los Ingleses tabernak eta San Mames Jatetxeak ere euren proposamenak dituzte Gasteizen jokatuko den partida jarraitzeko.


Ez galdu AC Museoa eta San Mameseko Tourra
Athletic Club Museoa bisitatzea eta San Mamesen Tour osoa egitea dira partida eguneko esperientziaren osagarririk onena. 19. eta 20. ateen artean dago museoa, eta larunbatean zein igandean egongo da irekita, 10:00etatik 20:00etara. Museoan barrena ibiltzeaz gain eta Katedraleko lekurik esanguratsuenak ezagutzeaz gain (aldagelak, palkoa, ordezkoen aulkia, Pitxitxiren bustoa, prentsa aretoa), museoak ‘Eurokoparen Txapeldunak’ erakusketa ere du ikusgai, historiako futbolari onenetako batzuen dozenaka oroitzapen biltzen dituena.

Erosi orain zure sarrerak AC Museorako eta San Mameseko Tourrerako