Unai Simon, Espainiako selekzioarekin hautatua
Lehen taldea

Unai Simon, Espainiako selekzioarekin hautatua

Athletic Clubeko atezaina bigarrenez dago Luis Enrique hautatzailearen zerrendan, oraingoan Portugalen aurkako lagunarterako eta Nations Leagueko Suitza eta Ukrainaren aurkako partidetarako

Unai Simon, Espainiako selekzioarekin hautatua
Unai Simon, Espainiako selekzioarekin hautatua
2020ko urr. 2a

Unai Simon bigarren aldiz deitu du Espainiako selekzioak partida ofizial baterako.

23 urteko atezaina Luis Enrique hautatzaileak deitu du Portugalen aurkako lagunartekorako (urriaren 7an, Lisboa) eta UEFA Nations Leagueko sailkapen faseko bi partidak jokatzeko, Suitzako (urriaren 10ean, Valdebebas) eta Ukrainako (urriaren 13an, Kiev) selekzioen aurka.