undefined

Berenguer, Athletic Clubeko jokalari berria

Berenguer, Athletic Clubeko jokalari berria

Jokalari nafarrak gaur goizean sinatu du Ibaiganen 2024ra arte

Alex Berenguerrek Athletic Clubeko jokalaria izateko kontratua sinatu du gaur goizean 2024ko ekainaren 30era arte.

Jokalari nafarrak sinaduraren aurretik gainditu du azterketa medikoa IMQ Zorrozaurren, ondoren Ibaiganera joan eta lehoi berri gisa sinatzeko.

Iruñeko aurrelaria Ibaigane eta Torino FC taldeen arteko akordioaren ostean iritsi da Athleticera. Berenguerrek hiru denboraldi egin ditu Italiako taldearekin Serie A-n, bederatzi gol sartu eta zortzi asistentzia eskaini ditu.

Osasunatik iritsi zen Grande Torino Stadio Olimpicoora. Talde nafarran Ligako 29 partida jokatu zituen, horietako bi San Mamesen.

Aurkezpen prentsaurrekoa hurrengo asteartean izango da. Datozen egunetan informazio gehiago eskainiko da.