undefined

Berenguer: “Oso harro nago kolore hauek janzteagatik”

Berenguer: “Oso harro nago kolore hauek janzteagatik”

Alex Berenguerren adierazpenak Athleticekin 2024ra arte fitxatu ostean

Alex Berenguer ilusioz gainezka agertu da gaur Ibaiganen 2024ra arte Athleticekin fitxatu ostean: “Harro egoteko modukoa da kolore hauek janztea. Athletic klub handia da eta dena emango dut kamiseta honengatik”.

Berenguerrek aintzat hartu du Torino FC taldearekin A Seriean izandako esperientzia: “Italian izan dudan esperientziak beste futbol batetik ikastea eta fisikoki hobetzea eragin dit. Osasunatik atera nintzenean baino jokalari osoagoa sentitzen naiz”.

Bere ezaugarriei dagokienez, erasotzaile nafarrak bata bestearen aurkako jokaldietan duen abilezia eta abiadura nabarmendu ditu: “Egunero egiten dut lan profesional gisa hobetzeko”.