undefined

Athletic Clubeko prentsaurrekoak

Athletic Clubeko prentsaurrekoak

Berenguer Rafa Alkortarekin batera izango da astearte honetan hedabideen aurrean, eta Aitor Elizegi presidenteak ostegunean egingo du agerraldia.

Alex Berenguer, Athleticen azken fitxaketa, astearte honetan aurkeztuko dute hedabideen aurrean San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan 16: 30ean egingo duten prentsaurrekoan. Athleticek 2024ra arte fitxatu duen jokalari nafarra Rafa Alkorta kirol zuzendariarekin egongo da, eta bere fitxaketaren nondik norakoak eta klubaren kirol egoera aztertuko ditu. Agerraldia zuzenean emango dute Athleticek Youtuben duen kanal ofizialean.

 

Halaber, Aitor Elizegi presidentea ostegun honetan izango da hedabideen aurrean, 12:00etan, San Mameseko prentsa aretoan, klubaren gaurkotasun instituzionalari buruzko xehetasunak emateko.