Erreginaren Kopako finalaurrekorako ordutegia
Emakumezkoena

Erreginaren Kopako finalaurrekorako ordutegia

Lehoiek martxoan atzeratutako Kopako finalerako txartela jokatuko dute asteazkenean, 20: 00etan, Las Gaunasen

Erreginaren Kopako finalaurrekorako ordutegia
Erreginaren Kopako finalaurrekorako ordutegia
2020ko urr. 5a

EDF Logroñoren eta Athleticen arteko Erreginaren Kopako finalaurrekoaren ordutegia urriaren 7an, asteazkena, izango da, 20:00etan. Partida bakarreko kanporaketa irabazten duen taldea Erreginaren Kopako 2019-2020 denboraldiko finalera pasako da, iragan martxotik atzeratu zena Covid-19k eragindako osasun krisiaren ondorioz. Logroñoko Las Gaunas Udal estadioan jokatuko da neurketa

Prentsa agerraldiak

Bihar, asteartea, Kopako finalaurrekoaren atarian, Nekane Diezek eta Angel Villacampak prentsaurrekoa eskainiko dute. Aurrelariak 13:10ean hartuko du hitza, eta zuri-gorrien entrenatzailea Lezamako prentsa aretotik pasako ondoren. Bi prentsaurrekoak zuzenean eskainiko dira Athletic Clubeko Youtube katean.