

Alex Berenguer modu ofizialean aurkeztu dute gaur arratsaldean Athletic Clubeko futbolari bezala. Talde zuri-gorriaren azken fitxaketak joan den igandean egin zuen debuta Mendizorrotzan, Alavesen aurkako futbol partidan. San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan Rafa Alkorta kirol zuzendaria izan du lagun, eta, ondoren, Katedraleko berdegunean azaldu da lehen aldiz eslatiko zuri-gorriarekin.
“Pozgarria da kolore hauek defendatzea”, azpimarratu du Berenguerrek. “Lau egun baino ez daramatzat hemen, baina iritsi nintzenetik familia batean sentituz naiz, euretako beste bat bezala hartu naute. Oso pozik nago hemen egoteaz”.
Athleticeko jokalari berriak talde zuri-gorrira iristeko zuen nahia nabarmendu du: “Ez zitzaien batere kostatu ni konbentzitzea. Argi neukan Athleticera etorri nahi nuela. Egoera zaila da orain, baina ikusten dut nire kideek animaliek bezala entrenatzen dutela, eta aurrera egingo dugu. Oso pozik nago hemen egoteaz, eta harro nago klubak, presidenteak eta zuzendaritzak ni hemen egoteko egin duten ahalegina”.
Horrela definitu du bere burua Berenguerrek, bere balio-aniztasuna eta kaltzioan lortutako esperientzia azpimarratuz: “Beti sentitu naiz erosoago ezkerretik, baina baita eskuinetik eta puntaren atzetik ere. Gainera, karrilero edo atzeko albo batean jokatzea ere egokitu zait. Italiak Osasunak baino jokalari osoagoa egin nau. Italiako futbolak ondu egin nau”.
Alkorta: “Gauza askotan lagunduko digu”
Bestalde, Rafa Alkorta entitateko kirol zuzendaria pozik agertu da Berenguer jokalariaren etorrerarekin: “Gauza askotan lagunduko digun futbolaria dela uste dut, batez ere bere moldakortasunagatik, zenbait postutara egokitzeko aukera ematen baitio. Italiako ligan ia laurogeita hamar partida jokatu ditu eta ziur ekarpen handia emango digula. Izugarri ikusi dugu, aspalditik jarraitzen genion eta hari heldu ahal izan diogunean lotu dugu. Hasiera batean zaila izango zela uste genuen, Torinon asko eta posizio askotan jokatzen ari zelako, baina ekin diogu eta azkenean lortu ahal izan dugu”.
Alkortak taldearen egungo martxa ere aztertu du: “Ez da egia sasoi txarra iaztik datorrenik; izan ere, Ligako azken 11 partidetatik konfinamenduaren ostean, lehen zortzietan puntu asko berreskuratu genituen, baina azkenak ez ziren onak izan. Egia da, gure zalerik gabe jokatzera ohitu behar gara, guri asko laguntzen baitigu. San Mamesen partidak irabaziko ditugu berriro, baina egia da hori kostatzen ari zaigula. Kezkatuta nago, baina dauzkagun entrenatzailea eta taldea ikusita banago ere lasai. Ez dut zalantzarik aurrera aterako dugula. Bat eginda gaude eta gauzak gaizki doazenean orduan nabaritzen da gehien aldagela indartsu bat”.



Laburpena I Levante UD 1-1 Athletic Club (LaLiga 25. J)
Lehen taldea
Partidak bi penalti izan zituen, bat talde bakoitzarentzat, eta bana amaitu zen


“Garaipena merezi izan dugu”
Lehen taldea
Marcelinok, Ciutat de Valencian berdinketa lortu ondoren, bere taldeak Levanteren aurkako berdinketa baino gehiago merezi izan duela azpimarratu du


Sari eskasa berdinketarekin
Lehen taldea
Athleticek Levanteren atean etengabeko arriskua sortu arren, partida berdinketan amaitu zen, bi golak penaltiz sartuta


Hamaikakoak: Levante UD – Athletic Club
Lehen taldea
Kontsulta itzazu Ciutat de València zelaian jokatuko den LaLigako 25. jardunaldiko partidako hasierako taldeak


Marcelino: “Biharko partida bakarrik dugu buruan”
Lehen taldea
Athleticeko entrenatzailearen arabera, ostegunean berriro ere Levanteren aurka Kopako partida jokatu arren, taldeak Ligako partidan soilik jarri behar du arreta: “Partidarik hurbilena da garrantzitsuena”


Deialdia: Levante UD-Athletic Club (25.J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Levanteren aurka Ciutat de Valèncian jokatuko den LaLigako partidarako


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik biharko Levante-Athletic partidaren aurretik egingo duen agerraldia


Aste erabakigarria Levanteren aurka
Lehen taldea
Lehoiek, Ciutat de València zelaian jokatuko dituzten bi partidetatik lehenengoari aurre egingo diote ostiral honetan 21:00etan (25. J/LaLiga), martxoaren 4an Kopako finalerdietako itzuliaren aurretik


Zozketa: Raul Garciaren kamiseta
Lehen taldea
Parte hartu Athletic Clubeko Instagrameko kontu ofizialean eta lortu kontratua berritu berri duen jokalariaren kamiseta sinatua


“Erronkak, zenbat eta zailagoak hobeto”
Lehen taldea
Raul Garciak, Athleticekin 2022ra arte duen konpromisoa berritu ostean, “Klub honetan lehiatzeko behar den mailan egonda” jarraitzeko asmoa “beti” izan duela aitortu du