

Euskaltelek eta Athletic Clubek 2020/2021 denboraldirako babesletza-akordioa berritu dute, duela 8 urtetik lotzen dituen harremanari jarraipena emanez. Akordioa Ibaigane Jauregian sinatu da eta bertan izan dira Xabier Iturbe eta Aitor Elizegi bi erakundeetako presidenteak.
2013. urtean Athletic Clubek eta Euskaltelek akordioa lortu zuten telekomunikazio operadorea Klubaren hornitzaile teknologiko eta lehen taldearen babesle bihurtzeko. Akordio hori 2016an sendotu zen Euskaltelek egindako apustuarekin, emakumezkoen taldearen babesle nagusi izatera pasa baitzen, eta ordutik jokalarien elastikoan du logoa.
Athletic Cluben hornitzaile teknologikoaren eta Athleticen emakumezkoen babesle ofiziala izaten jarraitzeak, Euskaltelek Athleticekin duen konpromisoaren eta babesaren islada da, bai Klubaren telekomunikazio-zerbitzuen egokitzapen teknologikoan, baita emakumezkoen kirolaren sustapenean ere. Apustu hori egonkor mantentzen da telekomunikazio-konpainiaren balioen artean, aukeren berdintasuna bait dago bere jardueraren oinarrian.
Gainera, lankidetza horren bitartez, esperientzia esklusiboak eskaintzen jarraitu nahi du Euskaltelek Klubeko zale guztiei eta haien bezeroei, nahiz eta une honetan jarduera horiek etenda egon COVID-19ak eragindako urruntze-neurrien ondorioz.



AC Museoaren produktu sorta berria
Kluba
Gozatu gure Athletic Club Museoarentzat esklusiboki diseinatutako objektu artistiko jasangarrien katalogoaz


San Mameseko eskailera mekanikoen proiektuaren lizitazioa
Kluba
Athletic Clubek obra zibilari eta instalazioei dagozkien lanak esleitzeko izapideak hasi ditu, bai eta eskailera mekanikoen fabrikazioari, hornidurari, instalazioari eta mantentze-lanei dagozkienak ere


Emakumezkoen taldearen plangintza martxoaren 7ra arte
Emakumezkoena
Primera Iberdrolaren erritmoa 21. jardunaldiarekin eta lehoiek igandean Vallecasen Rayoren aurka jokatuko duten partidarekin itzuliko da


San Mames, gaixotasun arraroekin bat
Kluba
Morez argiztatu da otsaileko azken egunean ospatzen den munduko jardunaldi honetan


Porrot gogorra luzapenean Betisen aurka
Emakumezkoena
92. minutuan Bea Parrak sartutako golari esker, lehoiek Felipe del Valle futbol zelaian ezin izan dute punturik lortu


Real Betis, aurkari zuzena zelai ezezagunean
Emakumezkoena
Gure neskek Felipe del Vallen jokatuko dute gaur arratsaldean (17: 00etan), inoiz jokatu ez duten belar naturaleko zelaian


Iturregi: “Aurrerapauso bat eman behar dugu”
Emakumezkoena
Ane Azkona Real Betisen aurkako partidarako 18 jokalariren zerrendan sartu da, Athleticeko entrenatzailearen arabera, “Denboraldiko partidarik garrantzitsuenetako bat”


Zuzenean: Iraia Iturregiren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Sigue vía streaming la comparecencia de la técnico zurigorri desde la sala de prensa de Lezama, previa al Real Betis – Athletic


Jokalarien egoera fisikoa
Emakumezkoena
Andrea Sierrak eta Andrea de la Navak lesioak gainditu dituzte; Erika Vazquezek, berriz, belauneko lesioa berregokitzen jarraitzen du


Ane Azkonak senda-agiria jaso du
Emakumezkoena
Aurrelari zuri-gorria, ekainean belaunean larri lesionatua, dagoeneko prest dago lehiaketarako