Kenan Kodroren mediku txostena
Jokalari zurigorriak aldaketa eskatu behar izan zuen Real Valladoliden aurkako partidan
Kenan Kodro jokalaria ordezkatu behar izan zuten atzo Jose Zorrillan jokatutako Real Valladoliden aurkako partidan kolpe gogorra jaso eta gero, eta egindako proben ostean, haustura bikoitza du eskuin eskuko hirugarren eta laugarren metakarpoetan. Kodrori ebakuntza egingo diote datorren astean.