undefined

Morcillok dortsala aldatuko du

Morcillok dortsala aldatuko du

Harrobiko jokalariak bi zenbakia bizkarrean duela jokatuko du denboraldi honetan, joan den asteleheneko merkatu itxieran lehen taldeko fitxarekin izena eman ostean

Jon Morcillok Ligako hurrengo partidatik aurrera, bere elastikoaren atzealdean 2 zenbakiarekin jokatuko du.

Talde zuri-gorriko harrobiaren jokalariak 32. zenbakia zuen orain arte, eta joan den astelehenean izandako merkatu itxieran lehen taldearen fitxarekin izena eman ostean dortsala aldatuko du.

Morci-k, bere izena bizkarrean izango duen moduan, 225 minutu jokatu ditu 2020-21. denboraldiko LaLigako partidetan.