undefined

San Mames, berdez Osasun Mentalaren Munduko Egunean

San Mames, berdez Osasun Mentalaren Munduko Egunean

AVIFESekin elkarlanean, talde zuri-gorriak buruko gaixoei, haien senideei eta zaintzaileei ikusgaitasuna eman nahi die

Athletic Clubek AVIFESekin (Senideen eta Gaixotasun Mentalaren Bizkaiko Elkartea) bat egin du Osasun Mentalaren Munduko Egunean San Mameseko fatxada berdez argiztatuz. Erakunde honek buruko gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonei, haien zaintzaileei eta senideei laguntzeko lan egiten du, orientazioa, zaintza psikologikoa, desahogo emozionala eta elkarbizitzarako jarraibideak emanez.

“Osasun mentala eta ongizatea, lehentasun globala” izan da Osasun Mentalaren 2020ko Munduko Eguna ospatzeko aukeratu duten leloa. COVID-19 pandemiak markatutako urte gogor honetan, arazo horrek are eragin handiagoa izan du kalitatezko zerbitzuetan jada urria den eremu batean.