undefined

Villacampa: “Tristuraz ezin da jokatu”

Villacampa: “Tristuraz ezin da jokatu”

Entrenatzaile zuri-gorriaren ustez, Sevillan irabazteko gakoa “Kopako kanporaketaren porrota gainditzea” izango da

Angel Villacampa, Athletic Clubeko entrenatzaileak, agerraldia egin du gaur Lezaman, taldea Sevillara bidaiatu aurreko entrenamenduaren ostean. Bihar, 11:00etan, ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute lehoiek Sevillaren aurka Jesus Navas futbol zelaian. Bitxikeria gisa, zuri-gorriek eta andaluziarrek galdu egin dute aste honetan 19/20 Erreginaren Kopako finalerdietan, EDF Logroñoren eta Bartzelonaren aurka.

Las Gaunaseko partida gogorraren ostean, entrenatzaile zuri-gorriak bere taldea nola dagoen azaldu du: “Une oso gogorrak igaro ditugu, finalerdi honetan itxaropen handia genuelako, baina horrela da futbola. Gaur berriro entrenatu dugu, pozez eta berriro lehiatzeko ilusioz itzuli gara. Erori eta altxatu egin gara, askotan egin dugun bezala, eta horrela izan behar du tristuraz ezin delako jolastu. Ahalik eta azkarren gainditu behar dugu egoera”.

Aurkariari dagokionez, Villacampak Sevilla FC hobetutako aurkaria dela dio: ” Taldea hobetzen joan dira. Bere etxean aurkari gogor bat aurkituko dugu, gure bertsiorik onena ematera behartuko gaituena. Logroñoko partidaren mailari eusten saiatuko gara, helburua lortu ez arren, maila handian egon ginelako eta hobetu dezakegulako”.

Villacamparen arabera, partidaren gakoa egokitzapen emozionala izango da: “Ez da arlo fisikoa gakoa izango, baizik eta Kopako kanporaketa ahalik eta lasterren gainditzeko gai izatea”.

Deialdia 18 jokalarik osatzen dute: Andrea de la Nava, Amaia Peña, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Naroa Uriarte, Oihane Valdezate, Nekane Diez, Maria Diaz, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Sophie Istillart, Lucia Garcia, Marta Perea, Vanesa Gimbert, Leyre Monente, Nerea Nevado, Paula Arana eta Bibiane Schulze. Kopako norgehiagokak zerrendatik kanpo utzi ditu Marta Unzue eta Erika Vazquez.