Hamarkadako harrobiko neskak Lezaman
Emakumezkoena

Hamarkadako harrobiko neskak Lezaman

Emakumezkoen lehen taldean debuta egin duten hiru jokalaritik ia bik bigarren taldetik salto egin zuten

Hamarkadako harrobiko neskak Lezaman
Hamarkadako harrobiko neskak Lezaman
2020ko urr. 12a

Denboraldia oso ondo hasi du emakumezkoen lehen taldeak, Primera Iberdrolan bi garaipen lortuz. Gainera, harrobiko jokalariek paper garrantzitsua izan dute bi neurketa hauetan. Bi aste eskasetan, Athleticek hiru lehoi ikusi ditu debuta egiten: Paula Arana, Sophie Istillart eta Bibiane Schulze. Iparraldekoa, Girondinsetik etorrita, uda honetan iritsi da zelai erdia indartzeko. Paula eta Bibiane 2018-19an eta 2019-20an iritsi ziren, hurrenez hurren, emakumezkoen bigarren talde zuri-gorrian lehiatzeko.

Lesio ugariko denboraldi-aurre baten ondoren, entrenatzaileak Aranari aurrealdean minutuak ematea erabaki zuen Deportivo Abanca taldearen aurka, eta atzo, Sevilla FC taldearen aurka, Bibianeri defentsa zuri-gorrian, biak Athletic B-tik igota. Azken debut honekin, Athleticen 100 jokalarik defendatu dute kamiseta zuri-gorria partida ofizialean, kopuru horren erdia harrobiko jokalariak izanda.

Azken hamarkadan 47 futbolarik egin dute debuta lehen taldean, eta horietako 30 filial zuri-gorritik igotakoak izan dira; hau da, debutarien %63 baino gehiago emakumezkoen bigarren taldean hazi dira.

Harrobiak, beraz, bere fruituak ematen jarraitzen du lehiakortasunetik eta prestakuntzatik, eta urtez urte Lehen Mailako taldea elikatzen du. Aurreko denboraldian, martxoan eten zena, Iraia Iturregik zuzendutako bigarren taldeko hiru jokalarik egin zuten debuta: Amaiur Sarriegi, Irene Oguiza eta Naroa Uriarte, azken honek gaur egun lehen taldearen fitxa izanda. Duela bi urte ere, 2018-19an, hiru izan ziren Joseba Aguirreren eskutik jauzia eman zuten gazteek: Nerea Nevado, Oihane Hernandez eta Oihane Valdezate. 2017-18 denboraldian ez zen filialeko jokalaririk igo, baina bai aurrekoan Maria Blanco, Andrea Sierra, Ane Azkona eta Leyre Monenteren debutekin.

Hauek dira 2010-2020 hamarkadako harrobiko emakumeen debutak:

2010/11

  • Ane Landa

2011/12

  • Joana Arranz
  • Alazne Gómez

2012/13

  • Silvia Ruiz
  • Jone Guarrotxena
  • Eztizen Merino
  • Ane Otxoa

2013/14

  • Izaskun Leoz
  • Ainhoa Álvarez

2014/15

  • Jone Bilbao
  • Garazi Murua
  • Sheila Elorza
  • Jone Ibáñez
  • Marta Perea

2015/16

  • Maite Oroz
  • Maddi Torre
  • Damaris Egurrola
  • Leia Zarate

2016/17

  • María Blanco
  • Andrea Sierra
  • Ane Azkona
  • Leyre Monente

2018/19

  • Nerea Nevado Gómez
  • Oihane Hernández
  • Oihane Valdezate

2019/20

  • Amaiur Sarriegi
  • Irene Oguiza
  • Naroa Uriarte

2020/21

  • Paula Arana
  • Bibiane Schulze