
Lehen taldea |
Ibai Gomez taldearekin ari da dagoeneko
Ibai Gomez taldearekin ari da dagoeneko
Santutxuko jokalaria aurrera doa bere sendatze prozesuan, joan den abuztuaren 19an eskuineko lepauztaia hautsi ostean
Berri onak Athletic Cluben. Ibai Gomez gaur goizean hasi da taldearekin lanean Lezaman, bere osatze prozesuan beste urrats bat emanez.
Santutxukoak eskuin lepauztaian haustura bat izan zuen joan den abuztuaren 19an egindako entrenamendu batean, eta ordutik Athletic Clubeko zerbitzu medikoek ezarritako jarraibide terapeutikoei jarraituz ibili da. Astelehen honetan, baina, taldearekin lanean hasi da berriro.