Athleticek Sadarren jokatuko du Osasunaren ehungarren urteurrenean
Lehen taldea |
Athleticek Sadarren jokatuko du Osasunaren ehungarren urteurrenean
Athleticek Sadarren jokatuko du Osasunaren ehungarren urteurrenean
Lehoiak eta gorritxoak urriaren 24an, larunbatean, lehiatuko dira, 13: 00etan, Nafarroako taldearen 100. urtebetetzearekin bat eginez
Athleticek Sadarren jokatuko du Osasunarentzat oso berezia izango den egunean. Lehoiek eta gorritxoek Ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean, urriaren 24an, 13:00etan, talde nafarraren 100. urteurrenarekin bat eginez.
Ligak hasiera batean argitaratutako ordutegiak zuzendu ostean -derbia astelehenean 21:00etan kokatu zuen-, Osasunak mende bat beteko duen egunean jokatuko da norgehiagoka.