

Levantek San Mames bisitatuko du igande honetan (14: 00etan). Bi taldeek hiru puntuak batu behar dituzte -garaipen bakarra lortu dute orain arte, 3. jardunaldian biek-, eta Athleticen kasuan, Katedralean lau jardunalditan garaipenik ezagutu gabe egon ostean, hura lortzeko unea du.
San Mamesen lehoiek eta valentziarrek jokatutako ligako partidak kontuan hartuta, zuri-gorrien aldeko datuak azaltzen dira: 10 garaipen, 2 berdinketa eta 2 porrot. Partida hauetan, Athleticek 26 gol sartu eta 12 jaso ditu. Egungo jokalariei dagokienez, Iker Muniain kapitainak 3 gol sartu ditu Paco Lopezek zuzentzen duen taldearen aurka, Iñaki Williamsek bi eta Raul Garciak, Ander Capak eta Yuri Berchichek bana.
Athletic garaile atera da Levanteren aurka Laligan jokatu dituen azken hiru partidetan: 3-2 2018-19ko 30. jardunaldian, 2-1 2019-20ko 13. jardunaldian eta 1-2 ikasturte bereko 36. jardunaldian.
Aurkari berezia
Elkarren aurka partida asko jokatu ez dituzten arren (30 guztira Liga eta Kopa kontuan hartuta), zurigorriak eta valentziarrak gure Klubaren historiako une garrantzitsuetan gurutzatu dira. Levante izan zen Athletic Clubek partida ofizialean San Mames zaharrean aurrean izan zuen azken aurkaria. Partida 2013ko maiatzaren 26an jokatu zen, bisitarien aldeko emaitzarekin: 0 eta 1. Emaitza gorabehera, arratsalde hartan Athleicen historiako mugarri esanguratsua bizi izan zen San Mames zaharrean: Ligako azken partida, 100 urteko historia zuen zelai batean.
Ligako 37. jardunaldi hartatik astebetera, bi taldeen filialek Bigarren Mailara igotzeko play offeko partida jokatu zuten San Mamesen. 2013ko ekainaren 2an, Bilbao Athleticek eta Atletico Levantek bi goleko berdinketa lortu zuten Katedral zaharreko azken partida ofizialean.


“Gehien pozten nauen neurketako bat da”
Lehen taldea
Marcelino Garcia Toral pozik agertu da Athleticek Granadari irabazi ostean eta bere taldearen maila azpimarratu du, Kopako hamaikakoarekin alderatuta “bederatzi aldaketa” izan baititu


Berenguerrek Granadaren aurkako garaipena sinatu du
Lehen taldea
Lantalde lorpena izan zen, 91. minutuan gauzatuta, baina Villalibreren gol bikainarekin hasitakoa


Hamaikakoak: Athletic Club-Granada CF
Lehen taldea
Kontsulta itzazu San Mamesen 21:00etatik aurrera jokatuko den LaLiga Santanderreko partidaren hasierako hamaikakoak


Lan plangintza martxoaren 14ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka martxoaren 14ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Athletic Club-Granada CF partidaren buletina deskargatu
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partidetako ohiko buletinaz bertsio digital interaktiboan


Deialdia: Athletic Club-Granada CF (26. J LaLiga)
Lehen taldea
Marcelinok 23 jokalari deitu ditu bihar Granadaren aurka San Mamesen jokatuko den LaLigako partidarako


Marcelino: “Arreta guztia biharko partidan jarri behar dugu”
Lehen taldea
Athleticek Granada hartuko du San Mamesen, “gauzak oso zail jarriko dizkigun aurkaria” entrenatzailearen esanetan


Zuzenean: Marcelinoren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarraitu streaming bidez lehoien entrenatzaileak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko Athletic-Granada partidaren atarian


ZOOM I Bigarren finalean sartu ginen eguna
Lehen taldea
Horrela bizi izan genuen barrutik apirilaren 17ko Kopako final handirako sailkapena, hurrengo hilabetean lehoiek jokatuko duten bigarrena.


Laburpen-bideoa | Levante UD 1-2 Athletic Club (1/2, itzulikoa)
Lehen taldea
Gozatu Ciutat de Valencian jokatutako Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidako irudirik onenetaz