Ebakuntza Kenan Kodrori
Athleticeko jokalariari ebakuntza egin diote gaur arratsaldean eskumako eskuan eta ondo irten da dena
Kenan Kodro jokalariari ebakuntza egin diote gaur bere eskuin eskuko hirugarren eta laugarren metakarpoko haustura murrizteko, bi plaken bitartez berriz lotu zaizkiolarik (osteosintesia). Joan den astean lesionatu zen Real Valladolid taldearen aurkako lagunartekoan eta eskua geldi eduki behar izan du azken egun hauetan.
IMQ-ko Virgen Blanca klinikan egin diote ebakuntza eta normaltasun osoz joan da.
Arazorik izan ezean, bihar emango diote alta jokalariari zuri-gorriari.